XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

UZTAPIDE, GIZALEGEBETEKOA (eta I) GALDERA - Kaixo, Manuel. Manuel Olaizola, Uztapide baserri erosoan Egoki, ona jaioa.

ERANTZUNA.- Bai halaxe da. Gure Jainkoak hantxe jaioerazi ninduen eta gustora bete nuen nik nere bizitza.

G.- Non gustorago? Uztapiden, Oiartzun aldean, baso-lanetan Basoan egurra ateratzeko egin ohi den lana, bertsotan herriz herri, Valladolid eta Toledo aldean gerratekoan... non?.

E.- Bueno, nere bizitzako mugarri Mugak zedatzeko jartzen den harria, zedarria nabarmenenak aitatu dituzu baina tira.

Ez dakit; nik uste, aipatu dituzun aldi eta gune Lekua, tokia horietako bakoitzak badizula bere keru Ezaugarria eta kutsu propioa.

Nola esango dizut ba noiz ginen hobeto? Ordu eta une, jenero desberdinekoak dira.

Konparazio batetarako: gerra zibila bukatzear Ia bukatua zeneko arrantxo Mendian edo egin ohi den otordua pozgarri Poza ematen duena. Era berean: beldurgarri, ikaragarri, atsegingarri... haietan edo baso-lanetako otordu sanoetan?.

Bateko, otordu batean jatenarena bakarrik ez da kontua; hor dago lagunartea edo urte haietako gure sasoi gordina Gogorra, sendoa, osasuntsua.

Besteko, frentean nabari genuen lagunarte berezi eta min Kutuna, maitea, goxoa hura ere ez da atzenduta Ahaztuta, baztertuta uztekoa, orduan anaia baino gehiago gintzaion bata besteari... edo basoan pagondoak Pago, arbola zerraldo makurtzen Lurrera bota ginuzeneko neke eta momentuko ajeak Achaque... zein aukeratu?.

Baina, Toledo-ko frentea aitatu didazu eta utzi eidazu orduko pasadizo bat gogoratzen.

G.- Bai, gizona, bota barrabarra Oparo, ugari, asko orduan gertatutakoak, ziur nago ez direla izango neskalaguntzan eta horrelakoetan jazotako pikantekeriak eta....

E.- Ez, ez... orduko sasoiarena Indarra, kemena, osasuna da kontua.

Neskalaguntzako partikular horretan oso txintxo eta tajuz Behar bezala, errespeto handiz ibili ginen; orduan gainera andregai formala nuen hemen zai.

Han egin genuen apustu baten berri eman nahi nizun Frentea geldi zegoen. Pake ederra.

Batean, herri hartako gizon batekin disputa bat atera genuen harek zeukan behi-parea, guk hamabi euskaldunek, tiratu baietz; gurdia Orga, carro jarri soka erantsi gurdiari eta gu tiraka.

Eta harek ezetz tiratu... Eta arrua Arroba bat ardo besterik ez genuen jokatu, orduan nahikoa zitzaigun.

Erantsi genizkion sokak gurdiari atzeko puntatik.

Hiru arraia markatu genituen frontoian, eta erdikoan jarri gurdi hori, eta beste bi arraia, bata haren aldetik eta bestea guretik, eta gu zai hasteko.

Bat esan ziguteneko, guk tira eta behiei ipurdiak zabaldu genizkien eta handik aurrera nahi genuena.

Behin ipurdiak zabalduaz gero ez du ganaduak indarrik.

Deskuidatu balitz hiru kilometro zeuden handik Toledo-ra, baina harañoxe eramango genituen.

Gero gure ofizialak herri hartan zen behi-parerik onenari jokatu nahi izaten zion sei mutilekin eta ez ziren atrebitzen, pentsa!.

G.- Andaluzen batzuk eta izango ziren han tartean, zer zioten zuen marka ikusita? Ozu Mariaka ariko ziren ahulontzi Koldarkeria adierazten duen irain kutsuko hitza. Era berean: kakontzi, pixontzi, hitzontzi... haiek!.

E.- Bueno denetik zebilen han.

Baziren morrosko Indartsua, sendoa hazisamarrak ere, baina gure tamainan Maila, neurria ibiltzeko eta ez.

Behin tokatu zitzaidan andaluz batekin.

Frentetik piska bat atzeratuta geunden eta gau batean abisoa etorri zitzaigun soldadu-pare bat joateko, atakeren baten esperantza edo, ez dakit.